Project Description
Espartingintzaren arloan XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Mauleko industriagileek izandako eskaera-kopurua biderkatzeak ekoizpenaren bilakaera eragin zuen eta, hala, artisau-lana zen lanbide bat industrial bihurtu zen. Beraz, espartingile asko eta asko etxean aritzetik lantegietan jardutera igaro ziren, lantegietan jardungo zuten neska gazteen beharra ere modu esponentzialean handitu zen eta lan-tresnak berak ere aldatu egin ziren.
Eskuzko tresnak izatetik industrialak izatera, langile-kopurua handia eta prozesuak motelak izatetik, prozesuaren automatizaziora eta makineriaren kontrolera.
Bilakaera bera izan zuten lan-tresnek. Eta jauzi horretan zerikusi handia izan zuen espartin-lantegiak ibai ondoan eraikitzeak, Zuberoan egin baitzituzten Estatu osoko lehendabizikoetako zentral hidroelektrikoak. Elektrizitateari esker automatizatu ziren ordura arte eskuz egiten ziren prozesu haiek.
Gaur egun ere, ordea, prozedura osoa eskuz egindakoa izatea harrotasunez azaltzen dute espartingileek “Eskuz josia” edo “Cousu main” leloa beren ekoizpenetan.