Project Description

XIX. mendearen hasieratik artisautzari lotuta zegon espartingintza etxeko lantzat jotzen zen. 1850. urtearen inguruan, ordea, hainbat ekintzailek, Justin Béguérie buru zela, jauzi bat egin eta etxean jarduten zuten eskulangile horiei denei espartinak egiteko lehengaia eraman eta, eskuzko fabrikazio-prozesua amaitu ostean, espartin-pareen bila joan eta merkaturatu egiten zituzten, bai barruko merkatuan eta bai kanpokoak, Frantzian zein itsasoaz bestaldean.

Ameriketako etorkinen eta Frantziako iparraldeko ikatz meategien demanda handitzen joan zen neurrian egin zuten jauzi eskulangintzatik garapen industrialera. Industrializazioak eskulan merkearen demanda ekarri zuen eta hortxe sortu zen Pirinioetako hegoaldeko ibarretako neska gazteen beharra eta, beraz, emigrazioa, espartingintzan aritzeko. Hala, XX. mendearen hasieran, espartinaren industriak 2.000 gora langile zituen Maulen eta, beraz, 1829an 1062 langile izatetik 1911n 4.827 biztanle izatera iritsi zen. Mende bat beranduago, ozta-ozta gainditzen du 3.000 biztanleren langa.

Industrializazio-prozesu horretan, era guztietako atelierrak sortu ziren, handiak zein txikiak, eskulangintzan ere jarraitzen zuten atelier txiki askok eta industria arloko izen handiek langile asko izaten zituzten lantegian, baina beste hainbeste etxeko lanean. Gaur egun, sektoreak hainbat krisialdi pairatu ostean, garai bateko enpresa erraldoi guztiak desagertuta, dozena erdik jarraitzen dute lanean Maulen eta inguruko herrietan.

Jarraian zehaztuko ditugunez gain, beste hainbat ere aritu izan dira espartingintzan Maule inguruan, hala nola, Arninbat, Baqué, Bardos, Behety, Çarçabal (Olorue), Caussèque, Chigué, Chotard, Dalga-talons, Darroquain (Garindaine), Domec, Etxebar (Bildoze), Etcheverry, Figueroa, Fit (Gerua), Glaria, Goyhentchegaray, Goux (Ligi), Irurosqui (Onizepean), J. Mirande (Lextarre), Lafuente, Lanouguère, Laplace, Lissou, Maytie, M. Muguelar, Paillet, Perez, Pucheu, Rimar, Ripoll, Salles, Saubiette, Scobac, Socadac, Somacapla, Sté Pyrén (Atharratze), Subero (Bildoze), Tigueron, Touan (Barkoxe), Weis, Woond-Milne, Zetoiles (Sohüta)…

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK