Project Description

1870 eta 1940 urte arteko Pirinioetako historia hau ezagutzen lagunduko diguten hainbat eratako dokumentuak bildu ditugu hemen behean: dokumentu orokorrak, administrazio-agiriak eta prentsako berriak.

Maulen espartingintza sektore sendoa izan zen garaiko milaka dokumentu daude bildurik. Lantegien egunerokoari lotuta, fakturak, hornidura-eskaerak, telegramak, eskaera-zerrendak, gutunak, produktuen katalogoak, lantegien egitura-planoak, makineria-planoak, erremintak, lantegien produktuei buruko publizitatea eta bestelako hamaika dokumentu bildu ditugu, haien laburpen gisa.

Garai hartako egunkariek Zuberoako gure intereseko gertakariak, lantegien inguruko berriak, Zuberoako zein kanpotik etorritako jendeari buruzko datuak eta beste hainbat eratako informazioa biltzen zuten: Eskualduna, Le Réveil Basque, L’Indépendant des Basses Pyrénées eta abar.

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK