Project Description

Ainarak Maulera iristen zirenean, gehienetan ezagunen etxeetan hartzen zuten ostatu. Etxe horiek Mauleko hirigunetik urrutien kokatua zeuden auzoetan egoten ziren. Gela bakoitzean dozena erdi neskato sartzen ziren, eta ohe berean bizpahiruk egiten zuten lo. Bi auzo nagusi eta ezagunenetan zeuden ostatu-etxe horiek: “Ville en bois”, egurrezko auzo ezaguna, ipar-mendebaldean, eta, handik gertu, Lextarreko plazatxoa eta Txaparro auzoa. “Jotavillan” edo Maulegainean, berriz, Bela karrika zen gune nagusia, eta, gainera, Errota auzoa, Hameau auzoa, Quartier Général auzoa eta Erreguible etxe-multzoa. Baina baziren gehiago: La Sablière izenekoa, Bildozeko bidean, gaur egungo Pirinioetako bulebarrean kokatua; eta hiri barnean auzo gutxi batzuk ere baziren, hala nola, Louis Béguérie hiria, Béguérie lantegiaren ondoan, betiere tarteko kargudunentzat eta langile gutxi batzuentzat, eta Glaria trinketea, baliabide gutxienak zituztenentzat, hainbat familia bizi baitziren bertan elkarrekin.

Lextarreko iturria

Louis Begerie

Maule Gainea

Quartier General

Hameau

Ville en bois

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK