Project Description
Gaur egun ainara izan ziren guztiak hilda daudenez gero, haien migrazioaren historia kontatzea ez da erraza izan. Baditugu haien adierazpen batzuk bilduta, audioan eta bideoan, eta Véronique Intxauspek egindako liburuan. Baina hala ere, herren geunden. Beraz, ainaren inguruan lanean aritu diren elkarteak eta pertsonak izan ditugu mintzakide, eta horri esker bildu ahal izan dugu hemen gure ainaren historia. Batzuek gaiaren inguruan ikerketa egin dute, beste batzuek mugako harremana aztertu dute. Topatu ditugu ainaren familia zuzena izan direnak eta elkartu gara ainaren inguruan bilketa lana egin dutenekin. Denen artean kontatu digute historia hau eta halaxe jaso dugu webdok honetan.

Amparo Viñuales
Erronkari, aritua

Ana Barrena eta Nanou Gouilliard
Burgi eta Maule, arituak

Antonio Jesus Gorria Ipas
Ansó, A Gorgocha elkartea, ikertzailea

Elena Calvo
Burgi, aritua