Ainarak izeneko webdok proiektua 601 Producciones Aldudarrak Bideo eta maluta* films ekoizpen-etxeok landu dugu. Baina bidaide asko izan ditugu, eta haien laguntzari esker lortu proiektua gauzatzea. Haien denen parte-hartzea eta eskuzabaltasuna neurri gabekoa izan dira eta haien jarrera horrek erakutsi digu merezi izan duela historia hau lau haizetara zabaltzea.

Izan ere, 1870 eta 1940 artean Nafarroatik zein Aragoitik Maulera espartinen industrian lanean aritzeko Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten emakume gazte haien historia kontatzeko, bidaide izan ditugu Ikerzaleak elkartea (Maule-Lextarre), Uhaitza elkarteko kideak (Mendi), Kebenko elkartea (Erronkari), Kurruskla elkartea (Izaba), La Kukula elkartea (Burgi), Nafarroako Almadiazainen elkartea (Burgi), Bidankozarte (Bidankoze) Orhipean elkartea (Zaraitzu) eta A Gorgocha elkartea (Ansó).

Ezin ulertuko litzateke proiektu hau bere osotasunean, aurretik Ikerzaleak elkarteak argitaratutako 150 ans d’espadrilles à Mauléon (1986), eta, batez ere, Ikerzaleak eta Uhaitza elkarteek 2001ean kaleratu zuten Véronique Intxausperen Mémoire d’hirondelles lanak kontuan hartu gabe, ezta haien iturrian ere baden Georges Viersen Mauléon-Licharre, la population et l’industrie étude de géographie sociale urbaine lanari zor zaion balioa aitortu gabe ere.

Webdokean agertzen diren lekuko, ikertzaile, aditu eta modu batera edo bestera, gaiaren inguruan ibilitakoei ere zor diegu lan hau ezagutzera ematea, haiek jarri baitizkiote ezagutza, zehaztasuna eta hunkidura emakume haien bizipenari. Aipatuko ditugu Pier Paul Dalgalarrondo, Robert Elissondo, Joël Larroque, Roman Perez, Nanou Gouilliard, Louis Barbe Labarthe, Philippe Cangrand, Béatrice Lahargoue, Allande Sokarros, Marcel Bedaxagar, Mixel Etxekopar, Christophe de Prada, Antonio Jesus Gorria, Maria José Iglesias, Elena Gusano, Montse Castán, Ana Barrena, Fernando Hualde, Gotzon Perez Artutx, Iñaki Aierra, Anparo Biñuales, Koldo Biñuales, Pedro Jesus Sanz, Julián Gabas, Elena Calvo, Maialen Intxauspe, José Antonio Perales, Julio Beretens, Xabier Diaz, Esarte, Gustavo Goiena, Aranzazu Samper, Ione Villanueva;  eta beste asko geratuko zaizkigu aipatu gabe, baina zerrenda honetan egoteko merezimendua dute.

Hainbat bilduma pribatutako argazki historikoak eskuratu ditugu eta, horri esker, ainaren zein espartin lantegietako munduaren berri eman ahal izan dugu. Lagapen moduan utzi dizkigute beren argazkiak. Horien artean, aipa ditzakegu Bruno Gorre, berak Cherbero lantegiko argazkirik ederrenak eman dizkigu eta; harenak dira webgunea zabaltzeko jarri ditugunak. Beste batzuenak ere jaso ditugu: Ana Barrena, Gotzon Perez Artutx (Santiago Caldererorenak); Rosario Orduna, Julián Gabas, Miren Artutx, Nanou Gouilliard, Xabier Díaz Esarte… eta batez ere Ikerzaleak elkarteak lagapenean utzitako hamarnaka argazki, agiri eta dokumentu, haiek egin baitute orain arteko bilketa-lanik handiena.

Ainarek Mauletik arreoa egiteko eta gutizia moduan ekartzen zituzten objektuak ere bildu ditugu. Horretan ere lagatzaile eskuzabalak izan ditugu kultur elkarteak eta beste hainbat lagun: Elena Conget, Antonio Jesus Gorria, Fernando Hualde, Luis Garjón, Elena Gusano, María José Iglesias, Iñaki Aierra… eta isilpean geratu diren beste asko.

Ikasleak ere izan ditugu bidelagun. Gurekin aritu dira Erronkariko Julian Gayarre EIPko ikasleak Véronique Intxausperen liburuko pasarteak irakurtzen; Larzabaleko Manex Erdozaintzi kolegiokoak eta Baionanko Etxepare Lizeoko ikasleak kastina egiten, eta Izabako neska gazteak Ainaren agurreko errekreazioan.

Gainera, modu batera edo bestera Ainara haiekin lotuta dagoen jende anonimo askok lagundu digu materialak bilatzen, biltzen eta sailkatzen, informazioa eduki dezakeen jendearen berri eman digute eta testigantzak osatzen ere haien laguntza jaso dugu.

Finantzaketa aldetik, Pirinioetako generoko migrazio hau bildu eta ezagutzera emateko, Ainarak webdok proiektuagatik Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso dugu.

Zuei denei, gure esker ona.