Project Description

Espartinen industrian lan egitera joaten ziren neska gazteen jatorria Nafarroako eta Aragoiko Pirinioetako bailaretan aurkituko dugu. Urri hasieran Zaraitzuko ibarretik, Erronkari ibarretik, Ansó ibarretik (Huesca) eta Zaragozako ipar-mendebaldeko herrietatik ehunka eta ehunka neska abiatzen ziren oinez Maulerantz eskulan merke moduan jarduteko. 12 urtetik aurrerakoak joaten ziren eta sarritan ezkondu arte aritzen ziren espartingintzan. Jatorrizko herri txiki horiek ia gazterik gabe geratzen ziren hilabete luzetan, neskak jostera joaten ziren bitartean, mutil gazteek egurretan (Iratiko oihanean, Landetan eta Okzitanian), artzain, errepideak egiten, elektrizitate-sarearen instalazioan eta abarretan jarduten baitzuten, eta beste askok, gehienetan mutil gazteak, Ameriketara jotzen zuten.

Gure protagonistak udaberrian bueltatzen ziren Pirinioetatik hegoaldera, baina denborarekin askok eta askok Maulen bizimodu berria egitea erabakitzen zuten. Hala eta guztiz ere, sasoi baterako izan zein bizitza osorako izan, migrazio basati hori jasaten zuten herri horiek denek espartinaren urrezko aroan biztanle gehiago zituzten gaur egun baino.

Izaba

Fago

Otsagabia

Aisa

Jaurrieta

Petilla

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK