Project Description

Erositako objektuen atalak badu zerikusia bidearekin. Kasu honetan, itzultzeko bidea, arriskuz betea eta egoera txarrean egiten zutena; Ez alferrik joaten ziren erositako gauzak zamatuz eta aduanako zaintzaileek lapurtuko zieten beldur. Itzulerako garaia, gainera, osoa arriskutsua izaten zen elurra urtzen zenean egiten zutelako eta, beraz, mendia ere oztopo izaten zuten.

Izan ere, emakume gazte hauek, etxerako buelta egiterako, ahalik eta objektu gehienak erosiko zituzten. Libera zaharraren eta pezetaren arteko diru-trukea egiterik ez zegoenez gero (hasieran ez zelako halakorik egiterik eta ondoren libera zaharra askoz baxuago zegoelako), neguan lan egin ostean, urtero-urtero gauzak beren baitan garraiatzen saiatzen ziren. Arreorako oihalak, arropak eta opariak, baina bai beste era askotako objektuak ere. Véronique Intxauspek Maria Burrori egindako elkarrizketan bildutakoaren arabera, « A l’entendre, l’accumulation des pièces de la dot à des fins, non pas utilitaires, mais bien ostentatoires, semble intimement liée au désir de paraître, à cette image sur-valorisée de soi, ô combien de fois captée par les appareils photographiques, du jeune émigré enrichi en pays étranger, rentrant au pays natal vêtu de ses habits de lumière ».

Kafea ehotzeko tresna

Elena Gusano (Ansó)

Ansóko jantzia apaintzeko oihalak

Maria José Pérez Laiglesia (Ansó)

Ordularia

Fernando Hualde (Izaba)

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK