Project Description

1870 eta 1950 urte arteko Pirinioetako historia hau ezagutzen lagunduko diguten hainbat eratako dokumentuak

Maulen espartingintza sektore sendoa izan zen garaiko milaka dokumentu daude bildurik. Lantegien egunerokoari lotuta, fakturak, hornidura-eskaerak, telegramak, eskaera-zerrendak, gutunak, produktuen katalogoak, lantegien egiturak, makineria, planoak, lantegien produktuei buruko publizitatea eta bestelako hamaika dokumentu bildu ditugu.

Lantegietan aritzen ziren emakume gazte gehienak Pirinio hegoaldetik joaten zirenez gero, askok bidea batere agiririk gabe egiten zuten arren, muga administratiboa igaro ahal izateko agiri ofizialak beharrezkoak ziren, baita egonaldia bermatuko zien agiri ofiziala edukitzea ere.

Garai hartako egunkariek gure interesekoak Zuberoako gertakariak, lantegien inguruko berriak, Zuberoako zein kanpotik etorritako jendeari buruzko datuak eta beste hainbat eratako informazioa biltzen zuten: Eskualduna, Le Réveil Basque, L’Indépendant des Basses Pyrénées eta abar.

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK