Project Description

Udazkenean, eguraldiak txarrera egin baino lehenago, Nafarroako eta Aragoiko neska gazteak abiatu egiten ziren oinez Pirinioetan gora, negu luzea Maulen lanean igarotzeko asmotan. Hasieran senideen laguntza izaten bazuten ere, neskek, taldetan bilduta, bidearen zatirik zailena bakarrik egiten zuten. Hainbat bide egiten zituzten, abiapuntu zuten bailararen arabera: Zaraitzukoak, Abodi eta Pikatuan barrena, Larrañera; Uztarrozekoek bere bidea egiten zuten Kasernara iristeko; Erronkarikoak eta Aragoiko gehienak Belagoatik Kasernara jotzen zuten, Kakuetako eta Ehujarreko arroiletan barrena; beste aragoiarrek, berriz, Baretousera jotzen zuten Oloruera iristeko. Bide horiek guztiek Maule zuten jomuga. Hasieran bide osoa oinez eginda eta, ondoren, Larrañetik edo Kasernatik trenez, gurdiz edo autobusez iristen ziren Zuberoako hiriburura.

Arrakoko Ermita

Juan Pito

Ehujarreko arroila

Kaserna

M. Santos Hualde

Lucía Gastón

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK