Project Description

Ainarak

Espartinen langintza aurreragotik abiatu bazen ere, artisau lana industriala bihurtu zen unean, 1870. urtearen inguruan, hasi ziren joaten Nafarroako eta Aragoiko neska gazteak Maulera era antolatuan. Orduz geroztik, milaka eta milaka gaztek abiatu ziren oinez Pirinioetan gora, lanera. 150 ans d’espadrilles liburuan aipatzen denaren arabera 1911n bakarrik 933 gaztek jo zuten Maulera, espartinaren urrezko aroan. 1940 ingurura arte iraun zuen sasoiko migrazio sistematizatu horrek. Hortik aurrera hainbatek jarraitu zuten bidea egiten, baina banakako kasuk izango ziren.

Lantegian egiten zituzten argazkietan, laneko arropa eramaten zuten, eta hala gogoratzen ditugu geure memoria kolektiboan. Egunerokoan ez zuten erabiltzen haien herriko ohiko jantzia, hori festetarako gordetzen baitzuten.

Fidela eta Aurelia Bernat Arakues (Uztarroze)

Diru pixka bat biltzen zutenean, ordea, beren burua gogo handiz apaindu eta argazki-denda batera joaten ziren, estudioko argazkiak egitera. Bai etxera postaz bidaltzeko eta bai beraiek gordetzeko. Argazki horietan ezkutatu egiten zuten, beraz, beren bizitza gogorra, sufrimenduak eta baliabide eza, eta irudi ederra erakutsi nahi izaten zuten. Eta ez zeukaten zerikusirik beren herrietatik abiatzen zirenean izango zuten itxura umilarekin.

BILDUMAREN BESTE ATAL BATZUK