Ainarak izeneko webdok proiektua 601 Producciones Aldudarrak Bideo eta maluta* films ekoizpen-etxeek landu dute.
1870 eta 1940 artean Nafarroatik zein Aragoitik Maulera espartinen industrian lanean aritzeko Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten emakume gazte haien historia kontatzeko bidaide izan ditugu Ikerzaleak elkartea (Maule), Uhaitza elkarteko kideak (Mendi), Kebenko elkartea (Erronkari), Kurruskla elkartea (Izaba), La Kukula elkartea (Burgi), Orhipean elkartea (Zaraitzu) A Gorgocha elkartea (Ansó).

Pirinioetako generoko migrazio hau bildu eta ezagutzera emateko, Ainarak webdok proiektuak Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa euroeskualdearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso dugu.

Gainera, modu batera edo bestera Ainara haiekin lotuta dagoen jende anonimo askok lagundu digu materialak bilatzen, biltzen eta sailkatzen, informazioa eduki dezakeen jendearen berri eman digute eta testigantzak osatzen ere haien laguntza jaso dugu.
Zuei denei, gure esker ona.