Ainarak, generoko migrazioa Pirinioetan

XIX. mendearen hondarretik XX. mendeko erdialdera arte ehunka emakume –artean asko neskato gazte- Nafarroatik eta Aragoitik Maulera joaten ziren espartinen industrian lan egitera. Negu osoa lanean eman ostean, udaberrian bueltatzen ziren beren herrietara, etxeko ekonomiari laguntzeko. Udazkenean joan eta udaberrian bueltatzen zirenez gero, AINARAK deitzen zieten.